AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Labanaz eraso du emakume bat bikotekide ohiak, Gasteizen

Gasteizko Lakua auzoan izan zen erasoa atzo arratsaldean. 85 urteko gizona hainbatetan saiatu zen emakumea sastakatzen, eta besoetan egin zizkion zauriak.

Atzo, 16:30ak aldera, emakume bati eraso egin zion bikotekide ohiak Gasteizko (Araba) Lakua auzoan. Batzar Nagusien kalean izan zen: 85 urteko gizonezkoak labanaz eraso zuen emakumea, eta hura sastakatzen ahalegindu zen. Eskuak erabiliz saiatu zen emakumea labankadak saihesten, eta besoetan egin zizkion zauriak erasotzaileak. Kalean zeuden hainbat pertsonak geldiarazi zuten.

Erietxera eraman behar izan zuten emakumea artatua izan zedin. Arabako Alea-ren arabera, arriskutik kanpo dago.

Aske geratu dira Josu Arkauz eta Olatz Lasagabaster preso politikoak
Ia 30 urtez preso egon ostean, gaur irten da espetxetik Josu Arkauz arrasatearra. Olatz Lasagabaster ere etxean da jada, baina eskumuturreko telematikoa eraman beharko du zigorra amaitzeko geratzen zaizkion azken hilabeteetan.