AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-baldintzak salatu dituzte Villavesako gidariek

Jakinarazi dute negargarriak direla beharginen baldintzak eta, zehazki, erabiltzen dituzten ibilgailuen egoera. Aurreko larunbatean, zorabiatu egin zen langile bat, autobusetako bat gidatzen ari zela.

Iruñerriko (Nafarroa) autobus zerbitzu publikoa, Villavesa, "arriskuan" dagoela salatu dute langileek. Lan-baldintza txarrak jarri dituzte jopuntuan, esaterako, kontratazioei eta errefortzu-plangintzari dagokionez. Horretaz gain, ibilgailuen mantentze-lanak ezdeusak direla diote, eta horrek eragin zuzena duela "zerbitzuaren kalitatean" nahiz beharginek jasan beharreko egoeran.

Azpimarra egin diote, adibidez, aire girotu faltari. Horren guztiaren ondorio bezala ulertzen dute aurreko larunbatean, San Fermin festa bete-betean, gidarietako bat zorabiatu izana; "seguraski, beroaren eta presioaren ondorioz", iritzi dio LAB sindikatuak.

Iruñerriko Mankomunitatea eta autobus zerbitzuaz arduratzen den TCC enpresa seinalatu dituzte langileek, erantzule modura. "Enpresarentzat, lehentasun bakarra kostuak aurreztea da", gaineratu dute.

"Faxismoaren aurkako antidotoa langileria batu eta politikoki aktibo bat soilik izan daiteke"
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek adierazpen bat argitaratu dute, Espainiako Estatuko hauteskunde orokorren eta faxismoaren gorakadaren harira.