AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-heriotza baten berri eman dute Gasteizen

Herenegun galdu zuen bizia 57 urteko langile batek, eraikin batetik erorita. Gutxienez 40 lan-heriotza izan dira aurten.

Duela bi egun, uztailaren 15ean, lan-heriotza bat izan zen Gasteizen (Araba), gaur jakinarazi dutenez. 57 urteko langile autonomo bat da hildakoa: Mendigurengo enpresa bateko teilatua konpontzen ari zen, baina 7 metroko altueratik jausi zen, bertako estalkia hautsi zenean.

Iturri sindikalen arabera, Euskal Herrian, aurten gutxienez 40 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.


37,5 orduko lanaldiari buruzko eztabaida atzeratu du Espainiako Lan Ministerioak, Juntsekin akordiorik ez dagoelako
Yolanda Diaz buru duen ministerioak Diputatuen Kongresuko gai-zerrendatik kendu du lege-proiektua, Juntsekin negoziatzen jarraitzeko, osoko zuzenketa bati eusten baitio.