AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-istripu bat jazo zen atzo Bargotan

Lizarraldeko upategi batean izan zen istripua. Besoa harrapatu zuen 64 urteko langile batek, eta zauriturik ospitaleratu behar izan zuten gero.

Lan-istripu bat gertatu zen atzo Lizarraldeko Bargota (Nafarroa) herriko upategi batean. 64 urteko gizon batek besoa harrapatu zuen bertan, arratsaldeko 18:42an. Lizarrako (Nafarroa) Garcia Orkoien ospitalera eraman behar izan zuten behargina, baina zauriaren larritasuna zela-eta lekualdatu behar izan zuten gero. Iruñeko (Nafarroa) San Migel klinikan dago orain, erreserbatutako pronostikoarekin.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 43 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. Aurreko ostegunean izan zen argitara atera den azken lan-heriotza: 54 urteko garraiolari errenteriar bat hil zen Lodosan (Nafarroa), trafiko-istripu batean.

Libanora lurretik sartu dira Israelgo Estatuko indarrak
Badirudi atzo igaro zutela Lerro Urdina hainbat soldaduk, baina operazio "mugatu eta selektibo" bati buruz hitz egin nahi izan dute sionistek eta beren aliatuek. Erasoaldiari aurre egitea lortu du Hezbollahk. Azken bi asteetan milaka libanoar erail eta zauritu dituzte sionistek bonbardaketetan, tartean, Hezbollahko hainbat buruzagi. Libano, Yemen, Palestina eta Siria aldi berean bonbardatzen ari da Israelgo Estatua.