AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-istripua izan du kamioilari batek Olaguen

Errepidetik atera da kamioia, eta irauli egin da errepidearen bazterrean. Goizeko 08:50ean jazo da istripua.

N-121-A errepidean, Olague (Nafarroa) inguruan, lan-istripu bat izan du kamioilari batek: errepidetik atera da behargina gidatzen ari zen kamioia. Goizeko 08:50ean irauli da porlanez betetako ibilgailua, eta zauritu egin da langilea. Suhiltzaileak bertaratu dira behargina artatzeko, eta moztu egin behar izan dute errepidea.

Urtea hasi zenetik, gutxienez 33 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian, iturri sindikalen arabera.

Hil egin da sanferminetan lan-istripua izan zuen FCCko behargina
Altuera batetik erori zen uztailaren 10ean, eta uztailaren 19an hil zen, buruan jasandako kolpearen ondorioz.