AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-istripua izan zuen atzo langile batek Milagron

Milagroko Alimenco kontserba-lantegian jazo zen istripua. Orga jasotzaile batek kolpatu zuen behargina eta ospitaleratu egin behar izan zuten, konbultsio batek jota.

Milagron (Nafarroa) dago kokatuta Alimenco kontserba-fabrika eta atzo, ekainaren 2an, lan-istripua jasan zuen hango langileetako batek. Garraiolari modura aritzen da 56 urteko gizona, eta kamioi bat kargatzen ari zirela, 10:45ak aldera, orga jasotzaile batek kolpatu zuen.

Kolpearen ondorioz konbultsioak izaten hasi zen behargina eta, orduan, suhiltzaileak zein anbulantzia bat bertaratu ziren langilea artatzeko. Egonkortu zenean ospitaleratu zuten Tuterako (Nafarroa) Reina Sofia erietxean.

Lan politikoa egiteko baldintzen defentsan, mila lagunetik gora bildu dira Baionan
Gabi Daraspe Mugimendu Sozialistako militantearen absoluzioa exijitzeaz gain, amnistia osoa aldarrikatu dute gaurkoan Baionako kaleetan, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak deituta.