AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-istripua jasan zuen atzo Caparrosoko langile batek

Valle de Odieta enpresan lanean ari zela, 5 metroko altueratik erori zen 21 urteko behargina.

Lan-istripua izan zuen behargin batek atzo, abenduaren 7an, Caparrosoko (Nafarroa) Valle de Odieta esne ekoizlearen makro-landetxean. 21 urteko langilea 5 metroko altueratik erori zen, instalazioko teilatuan lanean ari zela.

Antza, langileak ez zuen traumatismo larririk izan, baina hainbat fraktura zein politraumatismo jasan zituen istripuaren ondorioz.

Caparrosoko kooperatiba

Caparrosoko Valle de Odieta enpresa esnekiak ekoizten dituen makro-landetxea da, inpaktu ekologikoagatik zein abereen egoeragatik kritikatua izan dena. Kooperatiba duela 25 bat urte sortu zen eta, ordutik, esnearen ekoizpena maximizatzeko prozesuan murgildu da.

Egun, 5.000 abere inguru dituzte Caparrosoko landetxean eta hura zabaltzeko proiektuak 20.000 abere batzea du helburu, Europar Batasuneko handiena zatekeena. Nafarroan zapalpenerako asmo hori blokeatu zenez —inpaktu ekologikoa zein burgesia txikiarekiko inpaktu ekonomikoa argudiatuta— landetxea Espainiako Estatuko beste erkidegoren batera lekualdatzea proposatu du kooperatibak.

Osakidetzak lehen mailako arreta baino ez du eskainiko, COVID-19aren hedapenaren aitzakiapean
"Aparteko larritasunik" ez omen duten kontsulta guztiak atzeratuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko osasungintza zerbitzu publikoak. Gaitz kroniko ugariren jarraipen-kontsultak, esate baterako, bertan behera geratuko dira.