AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-istripuz hil da langile bat Eibarren

5 metroko altueratik amilduta galdu du bizia beharginak. Gutxienez hamalau lan-heriotza izan dira aurten Euskal Herrian.

Beste lan-heriotza bat izan da gaurkoan Euskal Herrian; hamalaugarrena urtea hasi zenetik. Oraingoan, Eibarren (Gipuzkoa) galdu du bizia langile batek, soldatapean lanean ari zela. Obra batean ari zen industrialde batean, eta pabiloi bateko teilatutik erori da goizean; 5 metroko altueratik, hain zuzen. Larri zauriturik eraman dute Donostiako (Gipuzkoa) ospitalera, baina arratsaldean jakinarazi dutenez, hil egin da han. 60 urte zituen.

Aurten, gutxienez bost langile hil dira Euskal Herrian altueratik erorita.

Pasaiako segadan eraildako militanteak oroitu dituzte Azpeitian eta Iruñean
38 urte igaro dira Pasaiako sarraskitik; polizia-indarrek Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide erail zituzten tiroz. "Komuniston eginbehar etiko zein politikoa da klase zapalkuntzarekin amaitzeko borrokan bizitza eman zuten militante iraultzaileak gogora ekartzea", adierazi dute Oarsoaldeko, Urola Erdiko eta Iruñerriko Kontseilu Sozialistek.