AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lan-sektore feminizatuetako hainbat enpresa seinalatu dituzte

Margoketak egin dituzte Eulen eta Ubikare enpresetan nahiz Adegi patronalaren egoitzan, garbiketa- edota zaintza-lanetan soldatapean jarduten duten emakumeek jasan behar dituzten lan-baldintzak salatzeko. "Emakume langileon miseriaren erantzuletzat" jo dituzte.

Margo zein pintaketa bidez seinalatu dituzte gaurkoan sektore feminizatuetako hainbat enpresa; hala nola, Eulen eta Ubikare, bai eta Adegi Gipuzkoako patronala ere. Eulen enpresaren Bilboko (Bizkaia) eta Iruñeko (Nafarroa) egoitzak, Ubikare enpresaren Gasteizko (Araba) egoitza eta Adegiren Donostiako (Gipuzkoa) egoitza markatu dituzte, hain justu. Modu horretan salatu nahi izan dituzte sektore feminizatuetan, esaterako soldatapeko garbiketa- edota zaintza-lanetan, "emakume langileoi inposatzen dizkiguten lan-baldintza negargarriak". Azaldu dute horri esker lortzen dutela enpresariek haien "irabazi ekonomikoak mantentzea eta areagotzea"; emakume langileen baldintza latzen kontura, alegia.

"Zerbitzu horietako enpresek urtean milioika euroko irabaziak jasotzen dituzten bitartean, horietan aritzen diren emakume langileek 1.000 eurora iristen ez diren soldatak jasotzen dituzte", salatu dute. Bestalde, sektore feminizatu horietan ezegonkortasuna, lanordu luzeak edota lan-karga handia nagusi direla nabarmendu dute.

Gaur seinalatutako enpresetan, besteak beste, "Emakume langileon miseriaren erantzule" mezuak margotu dituzte.

📹 Lan-sektore feminizatuetako hainbat enpresa seinalatu dituzte

Margoketak egin dituzte Eulen eta Ubikare enpresetan nahiz Adegi patronalaren egoitzan, garbiketa- edota zaintza-lanetan soldatapean jarduten duten emakumeek jasan behar dituzten lan-baldintzak salatzeko pic.twitter.com/9Y0ed0PKQa

— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) January 4, 2023
Isunak 75 pertsonari, Jimmy erail zuten enfrentamenduan parte hartzea leporatuta
300 eta 1.350 euro arteko isunak jarri dizkiete Atletico Madrileko nahiz Deportivoko hainbat zaleturi, 2014an Madrilen izan zen konfrontazioaren harira. Liskar horretan, erreka batera bota eta erail egin zuten Deportivo taldeko zaletu bat, Francisco Javier Romero 'Jimmy'. Une honetan, geldirik dago hilketari lotutako kasua, eta ez dituzte hiltzaileak atzeman edota zigortu.