AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Arrigorriagako Txako industriagunean

07:00ak aldera zendu da 56 urteko soldatzailea, Txako industriaguneko Talleres Berasategui lantegian. Aurten, gutxienez 23 langile hil dituzte haien lanpostuetan.

Gaur, apirilak 16, langile bat hil dute Arrigorriagako (Bizkaia) Txako industriagunean. Talleres Berasategui lantokian zendu da 56 urteko soldatzailea, 07:00ak aldera, soldatapean lanean ari zenean. Antza, lau metroko altueran zegoen, baina ez dute argitu heriotza zehazki erorketak eragin duen.

Bestalde, Pasaiako (Gipuzkoa) portuan ere langile bat erail dute gaur. Arraina deskargatu ostean, antza, bihotzekoak jota hil da. Sukarra ere bazuen.

2019. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 23 behargin hil dituzte lanean ari zirela, Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian desagertutako biak barne. Hildakoen artean daude, esate baterako, koronabirusaren pandemiak eragindako krisialdian erailak izan diren bi osasun-langileak.

Bortizkeria matxista kasuek gora egin dute Ipar Euskal Herrian
Konfinamendu egoeran, gora egin dute Ipar Euskal Herriko emakumeen aurkako indarkeria kasuek. Dena den, erasotuak izan diren emakumeak babesteko eta aterpetzeko baliabide falta salatu dute hainbat eragilek.