AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Bermeon

Bermeoko itsasoan dagoen 'La Gaviota' gas biltegian ari zen lanean behargina, eta itsasontzitik erorita hil da.

Gaur 18:00etan gertatu da ezbeharra: itsasontzi batetik erori eta bizia galdu du behargin batek. Bermeoren (Bizkaia) parean itsasoan dagoen 'La Gaviota' gas biltegian ari zen lanean istripua gertatu den unean.

Lankideek uretatik atera dutenean konortea galduta zegoen langilea, baina kostara eraman dutenean, haren heriotza baieztatu du mediku batek.

Bategin Langile Autodefentsa Sarea aurkeztu dute Goierrin
Autodefentsa Laboraleko Sarea izan beharrean, urrats bat egin eta, aurrerantzean, Langile Autodefentsa Sarea izango da Bategin. Alor laboralari lotutako auziez gain, "langileon diru iturri ezberdinen defentsarako tresnak sortzea" ere barne hartuko luke Bateginen dinamika berriak, beraz. "Gure bizi-baldintzak kolokan dauden honetan, horiek defendatuko dituen antolakuntza eredua ezinbesteko dugu", diote Bategineko kideek.