AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Berriobeitin, pala kargatzaile batek harrapatuta

Joan den larunbatean hil zen Berriobeitiko (Nafarroa) Medenasa enpresako garabilari bat. Ibilgailutik atera zenean hartu zuen azpian pala kargatzaile batek.

Joan den larunbat goizean izan zen lan-heriotza, 10:40ean, Berriobeitiko (Nafarroa) Medenasa enpresaren lantegian. Langile bat txatarra zamatzen ari zen, eta oraindik argitu ez diren arrazoiak direla-eta, gidatzen ari zen garabitik irten zen. Orduan, pala kargatzaile industrial batek harrapatu zuen, eta larriki zauritu zen.

Erietxera eraman zuten, baina hilda zegoela baieztatu zuten han. 54 urte zituen, eta Berriozarkoa zen (Nafarroa). Ospitalera eraman behar izan zuten pala gidatzen ari zen behargina ere, antsietate-atake batek jota.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian 42 langile izan dira erailak soldatapeko lanean.

Kanporatze arriskuan dira Hazparneko Ttattola gaztetxeko kideak
Kanporatze aginduaren arabera, aurreko astearterako utzi behar zuten Davidenea eraikina Ttattolako kideek. Dena den, han jarraitzeko hautua egin dute. Larunbatean manifestazio bat egin zuten Hazparnen, gaztetxe bat aldarrikatzeko.