AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Burlatan, urteko hogeita hamalaugarrena gutxienez

Eraikitzen ari diren eraikin batetik behera erori da behargina, 15:10ak aldera. Momentuan bertan zendu da. 2019. urtea hasi zenetik, gutxienez 34 langile erail dituzte.

Gaur, urriak 10, berriro gora egin du eraildako langileen kontagailuak. 15:10ak aldera, eraikitzen ari diren eraikin batetik behera erori da behargin bat, lanean ari zela. Instantean bertan zendu da, eta beraz, bertaratu den mediku-taldeak ezin izan du ezer egin. 32 urte zituen.

Erripagaina auzoan jazo da erailketa, Burlatan (Nafarroa).

Irailean gutxienez bi behargin erail zituzten Euskal Herrian: Kasedan (Nafarroa) bata, eta Amurrion (Araba) bestea. 2019. urtea hasi zenetik, gutxienez 34 langile erail dituzte gurean.

Bakartuta izan dute Marixol Iparragirre preso politikoa
Abuztuaren 27an amaitu zuen espetxe zigorra Frantziako Estatuan, eta estraditatu egin zuten, Espainiako Estatuan epaitu dezaten. Soto del Realen izan dute preso atzora arte, bakartuta. Atzo, baina, Avilara lekualdatu zuten. Bestalde, Euskal Herrira itzuli da Alfonso Etxegarai deportatua. 34 urte egin ditu erbestean.