AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Faltzesen, makina batek harrapatuta

Nekazaritza lanetan ari zen behargina, fardel makina bat erabiliz. Aurten gutxienez 36 langile erail dituzte haien lanpostuetan.

Nafarroako Gobernuak atzo gauerdian jakinarazi zuen langile batek bizitza galdu zuela Faltzesen (Nafarroa). 58 urte zituen.

21:53ak aldera izan zuen lan-istripua: behargina nekazaritza lanak egiten ari zen fardel makina batekin, eta hainbat iturriren arabera, pieza batek buruan kolpatu ostean, harrapatu egin zuen makinak. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu arren, bertan zendu zen langilea.

Aurreko larubatean, uztailak 11, Baionako (Lapurdi) ospitalean hil zen autobus gidari bat. Egun batzuk lehenago egin zioten eraso hainbat pertsonak, lanean ari zenean. Urtea hasi zenetik, gutxienez 36 langile erail dituzte haien lanpostuetan Euskal Herrian. Sindikatuen esanetan, 44rainokoa izan daiteke kopuru hori.

Belaunaldi ezberdinetako gazteak batu ditu Durangaldeko Gazte Sozialiston Martxak
Elorrio, Otxandio, AbadiƱo eta Durango zeharkatu ditu Durangaldeko Gazte Sozialiston Martxak azkeneko hiru egunetan. Belaunaldi ezberdinetako dozenaka gaztek hartu dute parte, "komunitatea indartuz" eta "giro ezin hobean". "Gure tesi politikoak sozializatzeko abagunea ere eskaini du martxak", azaldu dute eskualdeko IAko kideek.