AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Gasteizen, aldamio batetik erorita

Gasteizko Olarizu hiribidean eraikitze lanetan ari zen behargina. Urtea hasi zenetik, gutxienez bi langile hil dira Euskal Herrian soldatapean lanean ari zirela.

Arabako Alea-k jakinarazi duenez, eraikitze lanetan jarduten zuen langile batek bizia galdu du gaur eguerdian Gasteizen (Araba). Olarizu hiribideko eraikin bateko obran ari zen lanean behargina, eta aldamio batetik amildu da gaur. Unean bertan zendu da. Oraingoz ez dute gertatutakoaren inguruko xehetasunik eman; azaldu dute azpikontratatutako enpresa batentzat aritzen zela hildako langilea.

2022. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez bi beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela. Urtarrilaren 3an, Barakaldon (Bizkaia) hil zen langile bat bere lanpostuan, La Casa del Electricista establezimenduan.

Iturri sindikalen arabera, iaz 61 langile izan ziren erailak haien lanpostuetan.

Pertsona etxegabe bat hilik topatu zuten abenduaren 31n Irunen
Irunen hainbat urtez bizi izan den pertsona migratu bat da hildakoa; diagnostikoaren arabera, arnas gutxiegitasunagatik hil zen.