AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Gasteizko Olarizu auzoan, urteko aurrenekoa

Hiru metroko altueratik amilduta zendu da gaur behargin bat. Eraikuntza lanetan ari zen Gasteizko Olarizu auzoko etxe batean.

Gaur, urtarrilak 2, berhargin bat erail dute Gasteizko (Araba) Olarizu auzoan. Etxe batean eraikuntza lanetan ari zela, hiru metroko altuera duen aldamio batetik amildu da. 14:00ak aldera jazo da istripua; konortea galdu du langileak, eta osasun zerbitzuak bertaratu diren arren, ezin izan dute ezer egin 54 urteko gizonezkoa suspertzeko, EITB-k jakinarazi duenez.

2020. urtea hasi denetik, Euskal Herrian hil duten lehen langilea izan da. 2019. urtean, 40tik gora behargin izan ziren erailak.

Patxi Ruiz preso politikoak ebakiak egin ditu bere besoan, kartzelazain baten "etengabeko jazarpena" salatzeko
Espetxezain batek "euskal preso politikoekin eta preso arabiarrekin" duen "etengabeko jarrera erasokorra" salatzeko, "protesta politikoa" egin du Patxi Ruizek: bere burua zauritu du "objektu zorrotz" baten bidez. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak azaldu du "ez dela euskal preso politikoek besoak moztea bezalako protesta gogorrak egiten dituzten lehenengo aldia", eta "babes osoa" adierazi dio Ruiz txantrearrari.