AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Irunberrin, traktore batek azpian hartuta

Irunberriko lursail batean soldatapean lanean ari zela, traktore batek azpian hartu du 62 urteko behargin bat. Aurten gutxienez 26 langile erail dituzte Hego Euskal Herrian. Iragan astean, Tubacex enpresaren Laudioko lantokian izan zen eraila beste langile bat.

Uztailean gaude dagoeneko, eta langile erailen kontagailuak ez du etenik. Aurten gutxienez 26 behargin hil dituzte Hego Euskal Herrian, soldatapean lanean ari zirela. Gaur Irunberri (Nafarroa) tindatu da gorriz; bertako lursail batean atoi bat deskargatzen ari zela, langile bat azpian hartu du traktore batek. 62 urte zituen beharginak, eta BaraƱaingo (Nafarroa) bizilaguna zen.

Iragan astean, Tubacex enpresak Laudion (Araba) duen lantegian izan zen beste erailketa bat. 10 urtean enpresa horretan hil duten laugarren langilea da.

Eskola Ibiltariko aurkezpenekin jarraituko dute aste honetan ere
Uztailaren 23tik 26ra izango den ibilaldiaren aurkezpenak egiten ari dira Ikasle Abertzaleakeko kideak. Gaur Hernanin eta Gernikan, eta bihar Bergaran eta Iturmendin izango dira, besteak beste. Bonoak salgai daude uztailaren 16ra arte.