AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Iruran, plataforma batetik erorita

Zazpi metroko eroria egin ondotik zendu da behargina, Laskibar industriagunean, soldatapean margoketa lanak egiten ari zenean.

Langile bat erail zuten atzo Iruran (Gipuzkoa), Laskibar industriagunean, nabe bat berritzeko obretan. Margoketa lanak egiten ari zela, plataforma batean irristatu eta zazpi metroko altueratik jausi zen.

2020. urtea hasi zenetik, gutxienez 31 langile erail dituzte soldatapeko lanean Euskal Herrian. Sindikatuen arabera, azkeneko hilketa honekin gutxienez 37 dira erailak, eta bi beharginek desagertuta jarraitzen dute Zaldibarko (Bizkaia) hondakindegian.

Duela bi egun, hilak 23, Bermeoko (Bizkaia) atunontzi bateko langile bat izan zen eraila Indiako Ozeanoan.

Sexu-eraso bat leporatuta atxilotu dute gizonezko bat Erandion
Duela egun batzuk, beste gizonezko bat atxilotu zuten Nafarroan, hilabetearen hasieran emakume bati oldartu eta ukituak egiteagatik.