AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Lagranen, baso lanetan ari zela

46 urteko gizona soldatapeko lanean ari zela hil da, zuhaitz baten adarra gainera erorita. Gutxienez lau langilek galdu dute aurten bizia haien lanpostuetan.

Lagrango Pipaonen (Araba) galdu du bizia 46 urteko langileak, soldatapean lanean ari zela. Baso mozketan ari zen, eta adar handi bat erori zaio gainera, eguerdiko 12:15ean. Burgosko Villasana de Mena herrikoa zen langilea.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian soldatapean eraila izan den laugarren langilea da. Irailaren 6an ere galdu zuen bizia basozain batek, Zanbranan (Araba).

Beasainen etxegabetze bat behin-behinean geratzea lortu dute
Beasainen gaurko zegoen finkatuta familia baten etxe kaleratzea, eta borroka-prozesu bat hasi ostean, protestara deitu zuen Goierriko Kontseilu Sozialistak. "Antolakuntzari eta mobilizazioari esker", etxegabetzea behin-behinean gelditzea lortu dute; gutxienez astebete gehiago igaro ahal izango du etxean familiak.