AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Luiaondoko mendietan, pinu batek kolpatuta

40 urteko beharginak basogintza enpresa batentzat jarduten zuen soldatapean, eta Luiaondoko mendietan lanean ari zela, pinu bat erori zaio gainera. Kolpearen ondorioz hil da, eguerdi aldera.

Gaur, maiatzak 5, beste langile bat erail dute Luiaondoko (Aiara, Araba) mendietan. Basogintza enpresa batean jarduten zuen, eta soldatapean lanean ari zela, pinu bat erori zaio gainera. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, eta zauritutako langilea artatu duten arren, ez dute salbatzerik izan. Hala, pinuaren kolpearen ondorioz zendu da 40 urteko behargina. Uneotan, Luiaondon jazotakoa ikertzen ari da Osalan.

Urtea hasi zenetik, gutxienez 26 langile hil dituzte Euskal Herrian. Apirilaren 23an izan ziren azken bi hilketak, eta bestalde, bihar beteko dira hiru hilabete Zaldibarko (Bizkaia) hondakindegian bi behargin desagertu zirenetik.

UIB aurrerapausoak ematen ari da salbuespen egoerarako abiaturiko lan lerroetan
Ikasle Babes Sareak martxan jarritako ikasketa laguntzara jo dute DBHko zein batxilergoko zenbait ikaslek. Gainera, betetzen ari da apunteen bankua, "materia ugaritako apunteen bilketa eta kolektibizazioa" gauzatzea helburu duena. Unibertsitateei dagokienean, ikasleen baldintzak hobetzeko eskaera zehatzak egiten ari dira EHUko eta NUPeko hainbat fakultatetan, tokian tokiko ekimenen bidez. Departamentu guztietan eskaera amankomunak egin dituzte; hala nola, "gainditzeko behar diren gutxieneko ehunekoak jaistea" eta ikasleen batez bestekotik, goranzko emaitzek soilik eragin diezaiotela notari.