AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Murgako Aianox enpresan

59 urteko langile batek bizia galdu du Aiaraldeko Aianox enpresan, bihotzekoak jota.

Orozkoarra zen Murgako (Araba) Aianox lantegian zendu den behargina. Aiaraldea-ren arabera, eguerdian galdu du bizia: laneko txanda hasi aurretik ondoezik sentitu da, eta bihotzekoak jota hil da lantegian bertan. Urtea hasi zenetik, zazpi langile izan dira erailak eskualdean, soldatapean lanean ari zirela.

2020. urtea amaitzen ari den honetan, beltzak dira sindikatuek jasotako datuak: gutxienez 72 dira Euskal Herrian haien lanpostuetan zendu diren beharginak.

Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute hamabi pertsonak, "Koroaren aurkako delituak" egotzita
Hamasei pertsonak deklaratu zuten polizia etxean urriaren amaieran, Hispanitatearen Eguneko ekintza baten harira. Urtarrilaren 12an, 13an eta 14an Espainiako Auzitegi Nazionalean egin beharko dituzte adierazpenak horietako hamabik.