AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Olaberrian, urteko zazpigarrena gutxienez

Arcelor enpresaren Olaberriako lantokian zamalanetan ari zen garraiolari bat hil dute gaur. Ibilgailuak azpian hartu du behargina, eta bertan zendu da. 2013. urtean antzeko erailketa bat izan zen toki berean. 2020. urtea hasi zenetik, gutxienez zazpi langilek galdu dute bizia euren lanpostuetan.

Gaur, hilak 22, langile bat erail dute Arcelor Mittal enpresak Olaberrian (Gipuzkoa) duen lantokian. Zamalanetan jarduten zuen 59 urteko garraiolariak, eta oraindik argitu ez dituzten arrazoiak medio, ibilgailuak azpian hartu du goizean. Hala, beste kamioi baten aurka zapaldu du, eta bertan zendu da.

LAB sindikatuak gogoan izan du, 2013. urtean, antzeko erailketa bat izan zela lantegi berean. Orduko hartan ere garraiolari bat hil zuten.

2020. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez zazpi langilek galdu dute bizia euren lanpostuetan.

Langile bat eraila Sunbillan, gaurko bigarrena
Kamioi bat egurrez betetzen ari zen 52 urteko behargina. Gaur zamalanetan ari zela eraildako bigarren garraiolaria da, eta aurten soldatapeko lanean ari zela bizia galdu duen zortzigarren langilea, gutxienez.