AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Ondarroan, itsasontzian lanean ari zela

Bart itsaso zabalean izan du istripua langileak, Ondarroako 'Kaxarra' arrasteontzian soldatapeko lanean ari zela. Gaur arratsalderako protestara deitu du Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak.

Bart Ondarroako (Bizkaia) Kaxarra ontziko arrantzale bat zendu da lan-istripuz. Itsaso zabalean izan du istripua, lehorretik sei milia ingurura. Kable-polea handi batek jo du, eta kolpearen ondorioz, saihets aldean mina hartu eta beso bat apurtu zuen.

LAB sindikatuaren arabera, huts egin zuen instripuei buruzko protokoloak. Helikoptero bidezko ebakuazioa eskatu edo ez erabakitzen duen medikuak, hain zuzen, ez zuen arriskurik ikusi istripua gertatu zenean. Hala, helikopteroa ez mugiaraztea erabaki zuen, eta handik zenbait ordura hil zen zauritutako behargina.

Chemaipa enpresarena da ontzia, eta gaur 10:00ak aldera sartu da berriz Ondarroako portura.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 49 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela.

Gaur, elkarretaratzea

Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako, lan-erailketa salatzeko eta kapitalismoaren izaera hiltzailea azpimarratzeko. 19:00etan izango da protesta, Ondarroako Alameda plazan.

Kaleratzeen aurka mobilizatuko dira Banc Sabadelleko langileak Hego Euskal Herrian
Iruñean, Donostian eta Bilbon mobilizatuko dira langileak, 82 langile kaleratze arriskuan jartzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Mobilizazioen bidez kaleratzeak gelditzen ez badituzte, beharginek lanuzteak egingo dituzte urriaren 6an eta 8an.