AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Orozkon, lan-istripu baten ondorioz

Gaur zendu da behargina ospitalean; atzo larri zauritu zen garraiatzen ari zen kargak harrapatuta.

Atzo, ekainaren 9an, Orozkon (Bizkaia) jasan zuen lan-istripua 47 urteko langileak. Oiartzungo (Gipuzkoa) Transportes Gexa enpresarentzat jarduten zuen soldatapean, eta 19:00ak aldera, harrapatuta geratu zen pieza batzuk garraiatzeko egituraren barruan. Lankide batek topatu zuen han zaurituta, eta ospitalera eraman zuten. Gaur goizean hil da, ordea.

Urtea hasi zenetik, gutxienez 26 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, iturri sindikalen arabera.

23 urteko urteko gazte bat jipoitu dute Basaurin, irain homofoboak egin ondoren
Askoren artean jipoitu zuten mutil gaztea, larunbat gauean, eta ospitalera eraman behar izan zuten kordea galduta. Manifestaziora deitu dute biharko.