AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Soraurenen, makina batek harrapatuta

53 urte zituen beharginak, eta gaur goizean izan du lan-istripua Manipulados Ulzama enpresak Soraurenen duen lantegian. Dagoeneko zortzi dira, urte hasieratik, soldatapean bizia galdu duten langileak.

Gaur goizean, Atarrabiako (Nafarroa) 53 urteko langile batek galdu du bizia Soraurenen (Nafarroa), Manipulados Ulzama lantegian soldatapean lanean ari zela. Azpian hartu du plastikoak birrintzeko makina batek.

2021. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian zortzi langile hil dituzte haien lanpostuetan. Aurreko asteazkenean, otsailaren 17an, izan zen azkeneko hilketa: basoan mozketa lanak egiten ari zen langile bat zendu zen orduan.

'Jazartuon Babes Kutxa' sortu du Buruntzaldeko GKSk
"Osasun-krisiaren aitzakiapean" jazarpen kasuek gora egin ostean sortu dute Jazartuon Babes Kutxa, eta "gazte langileen defentsarako" baliabideak eskaintzea izango du helburu.