AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila Sunbillan, gaurko bigarrena

Kamioi bat egurrez betetzen ari zen 52 urteko behargina. Gaur zamalanetan ari zela eraildako bigarren garraiolaria da, eta aurten soldatapeko lanean ari zela bizia galdu duen zortzigarren langilea, gutxienez.

52 urteko langile bat eraila izan da gaur, Sunbillan (Nafarroa), zamalanetan ari zela. 15:40ak aldera izan da, garraiolaria kamioi bat egurrez betetzen ari zela, Sunbillako Añerdi auzoan. Ez dute informazio gehiago zabaldu oraingoz. Langilearen hilotza Iruñeko (Nafarroa) Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, EITB-ren arabera.

Gaur bertan soldatapeko lanean eraildako bigarren behargina da Sunbillakoa. Goizean, zamalanetan ari zen beste garraiolari bat zendu da Olaberrian (Gipuzkoa), Arcelor Mittalen plantan. LAB sindikatuak gogorarazi duenez, duela zazpi urte antzeko erailketa bat izan zen lantegi berean. Orduko hartan ere garraiolari bat hil zuten.

2020. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez zortzi langile erail dituzte euren lanpostuetan.
Lanuzteak egiten ari dira Gasteizko Detesan, langile berrienen soldatak igotzeko
Langile batzordeak salatu du aldi baterako kontratuak dituztela beharginetako askok, "egiturazko lanak egin arren". Gainera, azkena sartzen diren langileek lan beragatik gutxiago kobratzen dutela azaldu dute, eta urteak pasatu behar izaten dituztela gainerakoen soldata bera eskuratzeko. Lanuzteak egiten ari dira aste osoan zehar.