AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat eraila trafiko istripuan, Oñati parean

Oñatiko institutu batean jarduten zuen langileak, irakasle. Eskolara bidean izan du istripua, 07:55ak aldera.

Langile batek bizia galdu du gaur, irailak 25, lanera bidean zihoala. Oñatiko (Gipuzkoa) institutuan aritzen zen irakasle, eta eskolara bidean zela, trafiko istripua izan du: GI-2630 errepidean talka egin dute bere autoak eta kamioi batek, Oñati parean.

07:55ak aldera gertatu da istripua, eta larrialdi-zerbitzuko langileak bertaratu diren arren, ezin izan dute ezer egin: talka izan den toki berean zendu da behargina.

Hilabetearen hasieran 25 urteko langile bat izan zen eraila, Trapagaranen (Bizkaia). 20 metroko altueratik erori zen. Urtea hasi zenetik, gutxienez 39 langile hil dituzte haien lanpostuetan Euskal Herrian. Sindikatuek emandako datuen arabera, 48ra hel daiteke kopuru hori.

Desjabetuon Hotela berriro arrisku egoeran
Legutioko Desjabetuon Hotela arriskuan dago berriz: haien aurkako sententzia exekutatu dezakete hilabeteko epean, desalojoari ateak zabalduz.