AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da Berroetan, aldamio batetik erorita

Etxe bateko fatxadan lanean ari zela jausi da behargina. Aurten gutxienez 26 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Gaur goizean, 09:00ak aldera, Berroetan (Nafarroa) galdu du bizia langile batek, soldatapean lanean ari zela. Karrika Nagusiko etxe bateko fatxadan ari zen beharrean, eta erori egin da aldamiotik.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 26 behargin hil dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Itaiaren jardunaldi nazionala, hitzaldiz hitzaldi
Gernikan izango da Itaiaren aurtengo jardunaldi nazionala, hurrengo larunbatean. Lau hitzaldi eskainiko dituzte egun osoan zehar, eta horietan landuko dituzten auziak xehatu dituzte.