AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da Irunberrin, aldamio batetik erorita

42 urte zituen beharginak, eta hirugarren solairu bateko altueratik jausi zen atzo. Aurten, gutxienez 41 lan-heriotza izan dira.

Beste lan-heriotza bat izan zen atzo Euskal Herrian; oraingoan, Irunberrin (Nafarroa). Abadia kaleko obra batean lanean ari zela, aldamio batetik amildu zen langile bat, hirugarren solairu baten parekoa zen altueratik. Erorikoaren ondorioz, bertan hil zen behargina. 42 urte zituen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 41 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Aurreko larunbatean larriki zauritu zen behargin bat Mutiloako (Aranguren, Nafarroa) jatetxe batean, eta igandean, gidatzen ari zen traktorea iraulita hil zen beste langile bat Zornotzan (Bizkaia).

Sententziaren zain, erresistentzia antolatzera deitu du Zornotzako Matrailu Gaztetxeak
Gaur izan da Zornotzako bi gazteren kontrako epaiketa, Durangon. Absolbitzen ez badituzte, martxan jarriko dute Matrailu Gaztetxearen kontrako huste-prozesua. Gaztetxeko kideek nabarmendu dute ez dagoela "borrokarik gabeko garaipenik", eta espazioa defendatzera deitu dute.