AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da Iruñeko Arrosadia auzoan

Obran ari zen lanean 52 urteko langilea. Aurten hemezortzi langilek galdu dute bizia soldatapeko lanean.

Iruñeko (Nafarroa) Arrosadia auzoan lanean ari zela galdu du bizia langile batek, 15:00ak aldera. Obra batean ari zela izan du lan-istripua.

Aurten, gutxienez hemezortzi langilek galdu dute bizia soldatapeko lanean Euskal Herrian. Atzo Zamudioko (Bizkaia) langile baten heriotzaren berri eman zuten sindikatuek eta, gainera, egun berdinean, lan-istripua jasan zuen beste langile batek Beiren (Nafarroa).

Asteburuan lau emakumeri eraso diete haien bikotekideek Gasteizen eta Iruñean
Arabako hiriburuan izan ziren eraso horietatik hiru, eta Nafarroako hiriburuan bat. Hiru erasotzaileak atxilotu zituzten Gasteizen.