AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da Muniainen, orein batek harrapatuta

Orein haztegi batean ari zen lanean 42 urteko gizona. Bularreko zauri larrien ondorioz hil zen atzo.

42 urteko behargin batek bizia galdu zuen atzo, nekazal ustiategi batean lanean ari zela, orein batek harrapatu eta gero. Muniaingo (Nafarroa) etxalde batean izan zen lan-istripua, 11:30ak aldera; langilea oreinei janaria ematera sartu zen itxitura batera, eta oldartu egin zitzaion animalietako bat.

Zauri larriak egin zizkion bularrean beharginari, eta ondorioz, odol asko galdu zuen. Hortaz, larrialdi-zerbitzuetako langileak ustiategira bertaratu arren, ez zuten lortu behargina suspertzea.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik 57 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian, lanpostuetan bertan, lanera bidean edota lanetik bueltan.

"Gizateria aske bat eratzeko bidea da Hezkuntza Sistema Sozialista"
Joan den asteburuan izan da aurtengo Eskola Ibiltaria, eta ehunka ikasle elkartu dira Villabonan eta Anoetan; hitzaldiak, tailerrak, ibilaldi bat nahiz aisialdiko eskaintza izan dira bi egunez. IAko kideek ekitaldi nagusian azpimarratu dutenez, "miseria garaira kondenatzen gaitu gaur egungo hezkuntza ereduak", eta Hezkuntza Sistema Sozialista eraikitzea da "hori iraultzeko modu bakarra". "Atea zeharkatu eta zergatik eta zertarako antolatu galdetzen digunaretzat, badaukagu erantzuna: ikasle langileon interesen aldeko borrokan murgiltzeko, norbere erabakien ondorioen kontzientzia duen gazteria eraikitzeko, heldutasuna eta erantzukizuna ardatz duen prozesua elikatzeko eta proletalgoaren interesen defentsan eraikiko den hezkuntza eredu berriari forma emateko", gaineratu dute.