AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hil da Zestoan

Ostegunean, lan egiten zuen enpresako aldagelan ondoezik sentitu zen behargina, eta handik gutxira galdu zuen bizia ospitalean. Aurten, hiru lan-heriotza izan dira jada Euskal Herrian.

Joan den ostegunean, Zestoako (Gipuzkoa) Artzubia Industriak enpresan aritzen zen langile bat hil zen. Lan-istripu "ez traumatiko" bat izan zen: behargina ondoezik sentitu zen enpresako aldagelan, eta ospitalera eraman zuten. Handik gutxira zendu zen erietxean; 51 urte zituen.

Bestalde, ostegunean bertan, Ibarrako (Gipuzkoa) Voith enpresara zihoan garraiolari bat larri zauriturik aurkitu zuten gidatzen ari zen ibilgailuan. Dirudienez, bihotzeko bat izan zuen, eta larri eraman zuten ospitalera. LAB sindikatuak salatu duenez, "garraiolarien sektorea da alde handiz arazo kardiobaskularrak neurri handienean pairatzen dituen langile kolektiboa".

Gogorarazi dute, bestalde, aurreko astean beste behargin bat hil zela Izarrako (Araba) bulego batean, lan-istripu ez traumatiko batean. Iaz, gutxienez 69 lan-heriotza izan ziren Euskal Herrian, eta heriotzen %33 izan ziren "ez traumatikoak"; 23.

Iturri sindikalen arabera, 2023. urtea hasi zenetik, gutxienez hiru langilek galdu dute bizia Euskal Herrian soldatapean lanean ari zirela.

Tolosako inauterietako txozna Euskal Herria plazan manten dezatela exijitu dute
Tolosako Udalak "utzikeria eta arazoa atzeratzeko estrategia" mantentzen du, Tolosako Txozna Batzordeak jakinarazi duenez. "Txoznak festa girotik urrundu eta parte hartzen dugun eragileon finantzazioa oztopatu nahi dutela" salatu du, eta dei egin du "alderdi instituzionalen jarrera autoritarioei aurre egitera". Joan den ostiralean elkarretaratze bat izan zen udaletxe aurrean, 'Inauterietan txozna Euskal Herria plazan. Udalaren erasoa gelditu' lelopean.