AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat hila Elorrion, AHTren eraikuntza lanetan

Bihotzekoak jota hil zen atzo 52 urteko langilea. Aste honetan bihotzekoak emanda bizia galdu duen bigarren langilea da.

Atzo, uztailaren 22an, lan-heriotza bat izan zen Elorrion (Bizkaia), Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza lanetan. Iguria auzoan lanean ari zela izan zuen bihotzekoa 52 urteko behargin batek, eta bertan hil zen. UTE SACYR-CAVOSA-MARIEZCURRENA enpresak azpikontratatutako Sondeos, Inyecciones y Trabajos Especiales enpresarentzat jarduten zuen.

Joan den astelehenean ere bihotzekoak jota hil zen beste langile bat, Gernikan (Bizkaia). Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian 34 langile izan dira erailak soldatapean.

Espetxera bidean istripua izan dute Arkaitz Goikoetxea euskal preso politikoaren senideek
Atzo goizean izan zen istripua, LogroƱoko kartzelara bidean. Senideek galdu egin zuten atzorako zeukaten bisita.