AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat kaleratu du Irungo Brioche-Pasquier enpresak

Behargina inolako bermerik gabe kaleratu dutela salatu du langile batzordeak, eta kasu hau mehatxu gisa erabiliko dutela ohartarazi dute.

Irungo (Gipuzkoa) Brioche-Pasquier enpresak langile bat kaleratu zuen joan den astean, langile batzordeak adierazi duen moduan. Batzordeko kideek diote behargina "hutsaren hurrengoak edo balio gutxikoak diren hainbat gertaerarengatik" kaleratu dutela.

Bestalde, kaleratzea gauzatu zen unean, enpresako zuzendariek ukatu egin omen zioten batzordekide bati bertan egotea. Enpresak ez dio inolako kalte-ordainik eman kaleratutako langileari.

Langile batzordeak adierazi du horrelako erabakiek langileen artean "beldurra, zatiketa eta ezinegona zabaltzea" dutela asmo. Amaitzeko, azpimarratu du gertatutakoak langileen interes kolektiboen aurka egiten duela, eta kaleratutako langilea "berehala lanera itzuli dadila" eskatu du.

Donostiako Fires hustu du Ertzaintzak
Gaurko zegoen ezarrita Donostiako Fires Lantegi Berreskuratuaren desalojoa, eta ertzainak gauerdian bertaratu dira. Hiru pertsona zeuden barruan, baina kanporatu egin dituzte. Eraikina eraisteari ekin diote dagoeneko.