AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat zauritu da Aramaion, fatxada batetik erorita

Ia ordubetez artatu dute han larrialdi-zerbitzuetako langileek, eta Gasteizen ospitaleratu dute gero. Aurten gutxienez 25 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Goiena atariak jakinarazi duenez, langile bat zauritu da gaur goizean Aramaion (Araba), soldatapean lanean ari zela. Hain justu, etxe bateko fatxadan ari zen lanean, eta lurrera erori da. Larrialdi-zerbitzuetako beharginak bertaratu dira eta ia ordubetez artatu dute zauritutako gizona; gero, Gasteizko (Araba) Santiago erietxean ospitaleratu dute. Oñatiarra da.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 25 lan-heriotza atera dira argitara Euskal Herrian.

Azken egunetan hiru emakumek jasan dituzte eraso matxistak Barakaldon, Gasteizen eta Iruñean
Sexu-erasoak egin dizkiete bi emakumeri Barakaldon eta Iruñean. Bestalde, emakume bati bere bikotekideak eraso dio Gasteizen, kalean.