AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat zauritu da Donostiako metroa eraikitzeko lanetan

11:30ean izan da istripua, Benta Berrin (Donostia, Gipuzkoa). Langilea tunel batetik atera behar izan dute suhiltzaileek, eta Donostiako ospitalera eraman dute.

Zaurituta, langile bat ospitalera eraman behar izan dute gaur goizean, Donostiako (Gipuzkoa) metroa eraikitzeko obretan lan-istripu bat izan ostean. Kofratua egiten ari zenean, gurdi batek kolpatuta jausi da behargina, metroaren sarrera izango den lekuan.

Suhiltzaileak bertaratu dira eta tuneletik atera dute langilea. Bertan artatu ondoren, Donostiako ospitalera eraman dute.

Metroko lan-istripuak

Argia-k argitaratu duenez, ez da Donostiako metroa eraikitzeko lanetan lan-istripu bat gertatzen den aurreneko aldia. Iazko martxoan, alarma egoera indarrean sartu eta gero, mekanikari batek istripu bat izan zuen, makina bat garbitzen ari zenean. Makinak kalteak izan zituenez, hamabost eguneko zigorra ezarri zioten beharginari, egun horiei zegokien lan kopurua eta soldata kenduz.

150.000 langabetik gora daude egun Euskal Herrian
149.900 langile langabezian daudela aditzera ematen dute INEren eta Inseeren datuek; hala ere, Lanbideren eta Nafar Lansarearen datuen arabera, altuagoa da erregistratutako langabezia tasa.