AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat zauritu da Gasteizko Mercedesen obran

Altueratik erori zen behargina atzo arratsaldean, eta ospitalera eraman behar izan zuten.

Atzo arratsaldean, langile bat zauritu zen Gasteizen (Araba), Mercedes enpresaren instalazioak areagotzeko obran. 17:20ak igarota, altueratik jausi zen behargin bat, plataforma batetik erorita hain zuzen ere. Txagorritxu ospitalera eraman behar izan zuten, erorikoan jasandako zauriak zirela eta.

Gasteizko Los Huetos hiribidean izaten ari da obra, furgoneta elektrikoak egin ahal izateko instalazioak prestatzeko. Mercedesek 1.000 milioi euroko inbertsio bat egin du horretarako, eta badirudi 2026ko martxoan hasiko direla ibilgailu horiek ekoizten.

Iturri sindikalen arabera, Euskal Herrian, gutxienez hemeretzi langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan 2025. urtea hasi zenetik.

Pentsioak hobetzearen aldeko 145.142 sinadura bildu ditu Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak
Eusko Legebiltzarrera eraman dituzte sinadura guztiak, gaur egungo pentsioak osatzeko neurriak exijitzeko.