AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat zauritu da Oskotzen, lan-istripuz

Behi batek kolpatu du behargina nekazal kooperatiba batean. 2024an gutxienez 65 lan-heriotza izan ziren Hego Euskal Herrian, eta abenduaren 30ean erregistratu zuten azken erailketa: 41 urteko langile bat hil zen Zornotzan, zama batek azpian hartuta. Urtarrilaren 2ra arte ez zuten heriotza horren berri eman.

Atzo, urtarrilaren 6an, 49 urteko langile bat zauritu zen Oskotzeko (Nafarroa) nekazal kooperatiba batean. Bertako instalazioetan lanean ari zela, behi batek jo zuen behargina gorputzaren goikaldean. Osasun-langileek bertan artatu ostean, Iruñeko (Nafarroa) San Miguel klinikara eraman zuten.

Amaitu berri da 2024. urtea, eta %10 egin dute gora lan-heriotzek: gutxienez 65 erailketa erregistratu dituzte sindikatuek urtean zehar. Abenduaren 30ean izan zen urteko azken heriotza, nahiz eta ez zuten horren berri urtarrilaren 2ra arte eman.

Izan ere, abenduaren 30ean, 41 urteko langile bat hil zen Zornotzako (Bizkaia) Forest Trafic lantegian. Goizaldean, biltegi batean inbentario-lanak egiten ari zela, orga jasotzaile bateko zama erori zitzaion gainera beharginari, eta horren ondorioz galdu zuen bizia. Boroako industrialdean dago lantokia, eta taulak ekoizten dituzte bertan. Beste langile bat ere hil zen han 2015ean, pieza batek kolpea eman ondoren.

Sopelan familia bat etxegabetu dute
Abenduaren 30ean bota zituzten euren etxetik emakume bat eta bere semea, Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak jakinarazi duenez.