AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat zauritu zen atzo Labastidako upategi batean

Orgatila baten azpian harrapatuta geratu zen langilea, eta hanka batean zauritu zen.

Atzo, ekainaren 22an, behargin bat zauritu zen Labastidako (Araba) bodega batean. Oraindik argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta, upategian erabiltzen den orgatila jasogailu batek azpian hartu zuen langilea. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu ziren, eta behargina makinaren azpitik ateratzea lortu zuten. Antza, hanketako batean eragin zizkion zauriak istripuak.

LogroƱoko (Errioxa) erietxe batean ospitaleratu zuten, eta ez dute bere egoeraren berri eman ordutik.

Deustuko Jai Batzordean GKSri jarritako beto politikoa salatu dute
Deustuko frontoian elkartu ziren atzo hainbat eta hainbat pertsona, 'Deustuko Jai Batzordean beto politikorik ez' lelopean, eta "irtenbide bat exijitzeko".