AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat zauritua Landabenen, deskarga elektriko batek jota

Atzo eguerdian izan zen lan-istripua, 27 urteko beharginak behe-tentsioko kable bat ukitzean.

Iruñean (Nafarroa), Landabengo industrialdean, 27 urteko langile bat elektrokutatuta zauritu zen atzo, soldatapean lanean ari zela. 13:00ak aldera, behe-tentsioko kable bat ukitu eta deskarga elektriko bat jaso zuen. Larrialdi-zerbitzuetako beharginek, bertan artatu ostean, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten zauritua. Bere pronostikoa erreserbatua da.

2025. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez lau langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Txinari %104raino igo dizkio muga-zergak Trumpek
Gaurtik zerga gehigarriak ezarri dizkio Txinari, bertako gobernuak hartutako kontraneurriei erantzunez.