AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat zauritua Ordizian, eraikuntza lanetan

Urdaneta kaleko eraikuntza lanetan erori zen behargina. Gisa honetako lan-istripuak "soldatapeko lanaren bidez, langileriak bizi duen esplotazio egoeraren areagotzearen zantzuak" direla salatu du Ordiziako Gaztetxeak.

Asteartean, irailak 1, langile bat zauritu zen Ordiziako (Gipuzkoa) Urdaneta kaleko eraikuntza lanetan. Antza, erorialdi bat izan zuen soldatapean lanean ari zenean. Suhiltzaileek erreskatatu zuten, eta gero, ospitalera eraman behar izan zuten, han artatua izan zedin.

"Zauritutako beharginari zein bere kideei elkartasuna" adierazi eta lan-istripua salatu zuten Ordiziako Gaztetxeko kideek. "Kasualitate edota egoera bakandu gisa ulertu ezin dugun berria dugu hau. Soldatapeko lanaren bidez, langileriak bizi duen esplotazio egoeraren areagotzearen zantzuak ditugu honakoak; gehiegizko orduak, segurtasun eza, eta abar", adierazi zuten. "Langileoi dagokigu egoera hau iraultzea".

Iragan abuztuaren 21ean 50 urteko behargin bat zauritu zen Trapagarango (Bizkaia) lantegi batean. Urtea hasi zenetik, gutxienez 37 langile erail dituzte haien lanpostuetan Euskal Herrian.

Martxan da Igorreko Kiñu gaztetxearen aurkako kaleratze prozesua
Kiñu gaztetxeko kideek uztailean aurkeztu behar izan zuten epaitegian, eta ohartarazi zuten irailean abiaraziko zutela berriz gaztetxearen aurkako prozesu judiziala. Igorreko hainbat gaztek 2013ko udazkenean birjabetu zuten, aurrerantzean, gaztetxea izango zen eraikina.