AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile bat zauriturik Iruñean, Rozalejoko obran

Aldamio batetik jausi zen atzo 46 urteko langilea. Urtea hasi zenetik, gutxienez hiru lan-heriotza izan dira jadanik Euskal Herrian.

Atzo, urtarrilaren 14an, 46 urteko behargin bat zauritu zen lan-istripuz Iruñean (Nafarroa). Rozalejoko Markesaren jauregiko obran ari zen lanean, Nabarrerian, baina aldamio batetik behera amildu zen. 2,5 metroko altueratik erori zen, zehazki, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten zauriturik. `Politraumatismoak jasan zituen erorikoaren ondorioz.

Bi aste baino ez dira igaro 2025. urtea hasi zenetik, baina hainbat lan-heriotzaren berri eman dute jadanik Euskal Herriko iturri sindikalek: gutxienez hiru langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. Bukatu berri den urtean, 2024an, gutxienez 65 lan-heriotza erregistratu dituzte.

PAHren aurkako errepresioa Zaragozan: 60 urteko kartzela-zigorrak eta isunak
Hemezortzi familiak zigor eskaera gogorrei egin beharko diete aurre, etxegabetzeak geldiarazteagatik. Zaragozako PAHk bere jarduera geldiarazten saiatzea leporatu dio CaixaBanki.