AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile batasuna helburu, aurrerapauso bat

Lubaki Langile Elkartasun Sareak eta Kontseilu Sozialista Deba Bailarak prentsaurreko baten bidez eman dute bien arteko elkarlanaren berri, eta jakinarazi dute Leintz bailara osora hedatzear dela Lubaki.

Aurreko ostiralean, maiatzaren 21ean, agerraldi bat egin zuten Kontseilu Sozialista Deba Bailarak (Gipuzkoa) eta Lubaki Langile Elkartasun Sareak. Modu horretan azaldu zutenez, "azken urteetan eskualdean izan den garapenaren eta lan militantearen ondorioz", urrats berri bat egingo du Lubakik: Bergaratik harago, Leintz bailara osora hedatzeko apustua egin du, "indarrak batzeko" eta beste "aurrerapauso bat emateko".

Zentzu horretan, Kontseilu Sozialista Deba Bailarak eta Lubakik elkarlanean jardungo dutela adierazi zuten prentsaurrekoan. Izan ere, helburuek batzen dituztela ondorioztatu dute; hala nola, "klaserik gabeko gizarte baten eraikuntzak" eta langileen bizi-baldintzen defentsan aritzeak. Hain zuzen, arlo laboralean gauzatuko litzateke Kontseilu Sozialistaren eta Langile Elkartasun Sarearen arteko elkarlan hori. Dena den, Lubakik argitu du Kontseilu Sozialista izango litzatekeela borrokaren "osotasuna" ulertzeko eta kokatzeko "erreferentzia politikoa".

2019ko irailean aurkeztu zuten Lubaki Bergaran, eta hasiera batean, herri mailan antolatutako sarea izan da. Hainbat lan-lerro lantzeari ekin zioten orduan, tartean, arlo laborala.

Ekainean bederatzi egunez egingo dute greba Petronorreko langileek, lan-erregulazioko espedientearen aurka
Maiatz hasieran sartu zen indarrean aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea, baina abuztura arte atzeratu dute bi unitatetan. Muskizko findegiko langileen herenari eragingo die neurriak, eta salatu dutenez, beste langile batzuei esleitu dizkiete enplegu-erregulazioan sartu dituzten beharginen lanak.