AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile batek bizia galdu du Bergarako Fagor Ederlanen

Ostiraletik larunbaterako gauean hil zen bihotzekoak jota. Urtea hasi zenetik gutxienez 59 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Soldatapean lanean ari zela galdu du bizia behargin batek Bergarako (Gipuzkoa) Fagor Ederlan lantokian. Joan den ostiraletik larunbaterako gauean izan zen lan-heriotza: gaueko txandan ari zen lanean 44 urteko langilea, eta bihotzekoak emanda zendu zen.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 59 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela.

Lurralde debekua kentzea errefusatu diote Oier Oa preso politiko ohiari
Parisko Dei auzitegiak jakinarazi du ebazpena. Donostiarrak hala eskatu bazuen ere, ez diote lurralde debekua kendu eta ezingo da bueltatu bere bizitokira, Ipar Euskal Herrira.