AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langile ordezkari bat kaleratu dute Durangoko Fumbarrin

Urtebetean hiru behargin kanporatu ditu enpresako zuzendaritzak. Azken kaleratzearen arrazoia, hain zuzen, langilearen jardun sindikala izan dela salatu dute.

Langile bat kaleratu dute berriki Durangoko (Bizkaia) Fumbarri galdaketa-enpresan. Beharginen ordezkarietako bat da kanporatua, eta seinalatu dute bere lan sindikalaren ondorioz bidali duela kalera enpresako zuzendaritzak. CCOO sindikatuak esan du "zigor" bat dela kaleratzea, enpresaren legez kanpoko jarduna salatzeagatik eta langileak babesteko neurriak eskatzeagatik.

Joan den asteazkenean izan zen protesta bat lantokiaren kanpoaldean, kanporatutako beharginarekin elkartasunez. Despidorik ez! Jazarpen sindikala gelditu lelopean elkartu ziren hainbat eta hainbat langile, eta hurrengo astean ere egingo dituzte protesta-ekintzak; hala nola, auto-ilarak Durangon barrena.

Gogorarazi dute, gainera, azken urtean hiru behargin kaleratu dituela enpresak. Aurreneko kaleratua berriz hartzea lortu dute langileek, eta, bigarren kanporatzeari dagokionez, aitortuta geratu da kaleratze bidegabea izan zela.

Argindarraren BEZa eta gasolinaren prezioak igota, berriz egin du gora inflazioak Espainiako Estatuan
Martxoan %3,2 igo da inflazioa, erregaien garestitzeak eta argindarraren BEZa %21era itzuli izanak eraginda. Elikagaien prezioak igotzen jarraitzen dute, eta %4,3ko gorakada izan da martxoan.