AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Langraizko Tubos Reunidoseko langileek greba mugagabeari eusten diote

Abuztuaren 26an ekin zioten grebari, lan-hitzarmen berri bat exijitzeko. Zuzendaritzak uko egin die langileen eskaerei, eta aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat irekiko du Langraiz Okako, Amurrioko eta Trapagarango lantegietan.

Aurreko astelehenean, abuztuaren 26an, greba mugagabea hasi zuten Langraiz Okako (Araba) Tubos Reunidos lantegiko beharginek. 73 langilek osatzen dute plantilla eta, antza denez, gehiengo handi batek jo du grebara, lan-hitzarmen berri baten alde. Uztailean hasi ziren langileak protesta egiten, enpresako zuzendaritzak hitzarmena berritzeari uko egin zion-eta.

Are, urriaren 7an aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat (ABEE, ERTE gazteleraz) irekitzeko asmoa adierazi du orain zuzendaritzak. Langraiz Okakoa ez ezik, Amurrioko (Araba) eta Trapagarango (Bizkaia) lantegiak ere kaltetuko ditu neurri horrek.

Gaur, irailaren 3an, zuzendaritza eta langile-batzordea bilduko dira. Beharginek argi dute: "lanaldia jaistea, erosahalmena bermatzea eta plusak handitzea exijituko dute, besteak beste.

Bi lan-istripu izan ziren atzo Nafarroan
Lehena Orbaizetan jazo zen, 40 urteko langile bat zauritu baitzen egurra mozten ari zela. Bigarrena Biurrun-Olkotzen izan zen: 2,5 metroko altueratik jausi zen 54 urteko behargin bat.