AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lanuzteak Bilboko kiroldegietan, langileei soldata ez ordaintzeagatik

Langileek ez dute ordainsari osorik jaso azken lau hilabeteetan eta, salatu dutenez, enpresak entzungor egin die. Egoera salatzeko, otsailean eta martxoan zehar lanuzte partzialak egingo dituzte kirol kudeaketako langileek zein laguntzaileek.

Guedan enpresaren esku zegoen lehen Bilboko (Bizkaia) kiroldegien kudeaketa, baina iazko azaroan emteSPORTek hartu zuen kirol zentroen ardura. Langileek salatu dutenez, ordutik ez dute soldata osorik jaso; alegia, azken lau hilabeteetan. Kontratuan hitzartutakoa baino 300 euro gutxiago jaso dute askok, hilean.

Gainera, enpresako zuzendaritzarekin "komunikazio zuzena ezinezkoa dela" salatu dute langileek eta, hori ez ezik, sindikatuen bitartez bakarrik lortu dutela zuzendaritzaren erantzuna, emteSPORTek ez baitie "erantzun zuzenik eman".

Horrela, lanuzteak egiteko asmoa adierazi dute kirol kudeaketako langileek zein langile laguntzaileek. Otsailaren 27an eta 28an nahiz martxoaren 6an eta 7an etengo dute euren soldatapeko jarduna, eta hiru ordu iraungo dute lanuzte partzialek.

Nafarroako kirol zentroetan ere greban

Nafarroako kirol zentroetako langileek hilabeteak daramatzate greban, lan-hitzarmen berriari lotutako borrokan. Izan ere, 2020an agortu zen kirol kudeaketako azken hitzarmena eta, beraz, hiru urtez egon da izoztuta euren soldata. Ordainsaria handitzea ez ezik, "gaixotasunek eragindako bajetan hobekuntza ekonomikoak izatea; hutsik dauden lanpostuen ebazpena hobetzea, eta lanaldiaren murrizketarekin lotutako hobekuntzak izatea" ditu helburu Nafarroako langileen grebak.

Irakurri hemen GEDAR LANGILE KAZETAk Yanelis Guevara langileari eginiko elkarrizketa.

Protestara deitu du Itaiak, Donostian salatu den azken sexu-erasoa dela-eta
Ostiral goizaldean eraso zion emakume bati gizon batek. Erasoa gaitzesteko, elkarretaratze bat antolatu du Itaiak bihar arratsalderako.