AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lanuzteei berrekin diete Cementos Rezola enpresako langileek

Añorgako Cementos Rezola enpresak hainbat lanpostu suntsitu nahi ditu, eta joan den ikasturtean hasitako borrokaldiari berriro ekin diote langileek.

07:00etatik 11:00etara lanuztea egin dute gaur Añorgako (Donostia, Gipuzkoa) Cementos Rezola enpresako langileek, eta larunbatean berriro egingo dute lanuztea, baita datorren astean ere. Enpresaren zuzendaritza moldaketak egiten ari da, eta horietako bat lanpostuak murriztea da.

Langile batzordearentzat marra gorri bat da murrizketa hori, eta gaia argitu arte ez du gainontzeko aldaketen inguruan hitz egingo, esan duenez.

Santurtziko Eguzkilore etxe okupatua hustu du Ertzaintzak
Gaurko zegoen ezarrita Eguzkiloreren desalojoa, eta Ertzaintzak goizean osatu du polizia-lerroa espazio okupatuaren inguruan. Zenbait pertsona egon dira etxe barruan, erresistentzia egiten, eta babesa ematera bertaratu dira hainbat eta hainbat lagun.