AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lanuzteei ekin diete FM Logistics enpresako langileek

Zuzendaritzak lan-hitzarmenaren negoziazio prozesua blokeatu duela salatu dute langileek. Antza, soldaten parekatzea da enpresak onartzen ez duen baldintza eta, helburu hura lortze aldera, lau orduko lanuzte bat egin zuten atzo.

Ororbiako (Nafarroa) Kybse lantegiaren hornikuntzaz arduratzen da FM Logistics eta atzo, maiatzaren 10ean, lau orduko lanuzte bat egin zuten enpresako langileek. Lan-etenaldi gehiago egingo dituzte datozen egunetan, enpresako zuzendaritzak lan-itunaren negoziazio prozesua blokeatu baitu.

Soldaten parekatzea izan da negoziazioak hautsi dituen eskaera, eta baldintza hura lortze aldera mobilizatu dira beharginak. Salatu dutenez, urtean 1.200 euroko desberdintasunak daude langileen ordainsarien artean.

Sindikatuen arabera, langile guztiek hartu zuten parte atzoko lanuztean eta, azaldu dutenez, hurrengo bi asteetan ere joko dute protestara. Soldaten parekatzea ez ezik, soldaten igoera ere bilatzen dute beharginek.

Jantoki soziala jarri dute martxan Bilboko Urkila Zentro Sozialistan
Hiru hitzordu jarri dituzte maiatzerako, eta "langileon arteko elkargune bat sortzea" da proiektuaren asmoa.