AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larri zauritu da langile bat Añorgako Cementos Rezolan

Atzo 6 metroko altueratik erori zen behargina. Urtea hasi zenetik hiru langilek galdu dute bizia altueratik jausita.

Lan-istripu larri bat izan zen atzokoan Añorgan (Donostia, Gipuzkoa), Cementos Rezola lantokian. 6 metroko altueratik erori zen behargin bat, eta larri zauritu zen. Azpikontratatuta jarduten du.

Dagoeneko bost dira, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian argitara atera diren lan-heriotzak. Erailak izan diren langileetatik hiruk, gainera, altueratik jausita galdu dute bizia.

Covid ziurtagiriaren derrigortasuna luzatu eta zabaldu nahi du Jaurlaritzak
Orain artekoetan ez ezik, ziurtagiria eremu gehiagotan eskatzea nahi du, gutxienez, otsailaren 13ra arte. Bihar bilduko da Labi batzordea.